Goierri fisioterapia zentrua Beasainen (Gipuzkoa) aurkitzen da duela 25 urte baino gehiagotik.
Profesional kualifikatuz osaturiko zentru honetan, teknika desberdinak erabiltzen dira  paziente eta lesio bakoitzarentzat tratamentu egokiena eskaintzeko.
Paziente bakoitzari eskaintzen diogun arretak eta profesionaltasunak bereizten gaitu.

Goierri Zentruan tratamentu ezeberdinak eskaintzen ditugu, besteak beste:

Fisioterapia orokorra
Masajeaerrehabilitazioa kirol, trafiko edo laneko istripuetan, ebakuntza baten ondoren... elektroterapia (diatermia, ultrasoinuak, TENS, korronteak), puntzio sikuaakupunturafibrolisia (gantxoak).

TMPI (Terapia Manual Pediátrica Integrativa)
Jaioberri eta 12 urtera bitarteko haurren ebaluazio eta tratamendu metodoa da. Haurtzaroan ager daitezken disfuntzioen aurrean erabiltzen da; hala nola, sortzetiko tortikolisa, ortopedia edo neurologia pediatrikoa.

Zoru pelbikoaren tratamendua
Gernu-inkontinentziak zein prolaxoak dituzten emakumeentzat gomendatua.

Puntzio sikua
Puntu zehatz batzuen tratamentua da; orratzak erabiliz tratatzen dira uzkurtuta dagoen muskuluaren tentsioa askatzeko.

Indukzio miofasziala
Eskuzko terapia mota bat da. Fisioterapeutak luzaketa eta presio zehatzak egiten ditu, sistema faszialean aldaketak sortzeko. Helburua mina arintzea eta gorputzaren funtzioak berreskuratzea da. Oso eraginkorra da sistema lokomotorearen patologia ohikoenetan (zerbikalgiak, sorbaldetako mina, lunbalgiak...).

Terapia kraneosakra 
Beste eskuzko terapia metodo bat da, leun eta sakona. Pultsu erritmiko leun bat izatearen printzipioan oinarritzen da, likido zefaloerrakideoaren (LCR) ponpatzeak eragiten duena. Pultsu honek pazientearen osasun-egoera erakusten du eta tratamendua, pultsu hau orekatzean datza; horrek hobekuntza edo minaren desagerpena lortzen du.

Jarreraren terapia
Posturaren zuzenketaren bidez arazo muskuloeskeletiko desberdinak konpontzen dira eskuzko terapia honen bidez.

Akupuntura
Medikuntza txinatar tradizionalean oso erabilia den teknika da. Orratzen bitartez gorputzeko energia puntuak estimulatzen dira. Ohiko farmakologiarekin konpontzen ez diren arazoei aurre egiteko balio dezake.